Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Plana

Euskadik konpromisoa hartu du nazioarteko helburuak betetzeko. Xedea da klima aldaketaren abiadura gutxitzea eta bere ondorioei erantzuteko gaitasuna handitzea.
Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 2021-2024 Plana (TEKAP 2021-2024) tresna garrantzitsuenetako bat da Eusko Jaurlaritzako XII. Legegintzaldiko 2020-2024 Gobernu Programako helburuak lortzeko; plan horren arabera, trantsizio hirukoitz bati (trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa) aurre egin behar zaio Euskadik jasan duen inpaktu globalaren ondorioz, eta trantsizio hirukoitz horri ongi erantzuten bazaio, Euskadi digital, berde eta inklusiboago bat lortuko dugu.

EUSKADI DIGITALA. Trantsizio teknologiko eta digitala

  • Digitalizazioa
  • Adimen Artifiziala eta Big Data
  • Teknologia hiritarraren zerbitzura
  • Automatizazioa
  • Zibersegurtasuna
  • Bidezko ekonomia digital eta lehiakorra sustatzea

EUSKADI BERDEA. Trantsizio energetiko eta klimatikoa

  • Neutraltasun klimatikoa
  • Sistema energetikoaren deskarbonizazioa
  • Baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra –ekonomia zirkularra-
  • Mugikortasun jasangarri eta adimentsua
  • Bidezko trantsizio energetikoa
  • From farm to fork

EUSKADI INKLUSIBOA. Trantsizio sozial eta sanitarioa

  • Osasun sistemak eta arrisku pandemikoak
  • Demografia eta zahartze osasuntsua
  • Migrazioa
  • Genero berdintasuna
  • Zainketa-eredu berriak
  • Gizarte- eta lurralde-kohesioa

2019aren amaieran Europako Parlamentuak klima larrialdia deklaratu zuen, eta ondoren, Itun Berdea abiarazi zuen hazkunderako estrategia berri gisa. Itun Berdeari lotutako estrategia eta jarduerei esker, Europa lurralde neutroa izango da klimatikoki 2050ean. Horregatik, gero eta kontzientziatuago gaude aldaketa sistemiko sakon eta azkar baten beharraz, eta hiritarrek, industriak, enpresa munduak eta gure erakundeek konprometituta egon behar dute langintza horretan.

Euskadik konpromisoa hartu du nazioartean adostu diren helburuak betetzeko. Xedea da klima aldaketaren abiadura gutxitzea eta gaitasuna handitzea, zoritxarrez esparru askotan dagoeneko nabariak diren bere ondorioei erantzuteko. Europa hegoaldea eremu kalteberenetako bat da, eta gure erakundeek euren ardatz nagusi bihurtu dituzte klima aldaketaren inguruko politikak.

Jarraitu irakurtzen


PlanTransicionEnergetica.jpg