LORE ILEAPAINDEGIA. Nola ari dira bizitzen gure enpresak covid-19ak sortutako egoera?

Lorena Pareja (1994) dut izena, eta konfinamenduaren asteetan nire ametsa bete dut: nire enpresa sortzea: LORE ILEAPAINDEGIA, Zarauzko (Gipuzkoa) ZIGORDIA kaleko 33. zenbakian dagoena.
Beraz, sustatzaile gisa egin dudan ibilbidea hasi berria da, langilerik gabe eta ile-      apaindegia aurrera ateratzeko gogo biziz hasi dut nire ibilbidea.
Batxilergoa egin ondoren, 2013-2014 ikasturtean Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako Goi Mailako Zikloko lehen promozioko kide izan nintzen.
Erasmus+ beka bat lortu nuen Florentziako enpresa batean 3 hilabeteko praktikak egiteko.
Italian oso ezaguna den Marzio frankizian lan egitea eskaini zidaten eta Florentzian geratu nintzen 3 urtez.
2016. urtean itzuli nintzenean, Zarauzko NEIE ile-apaindegian jarraitu nuen lanean, eta lau urte igaro ondoren, nire enpresa sortzeko prest nengoela erabaki nuen.

Orain arte, zure enpresaren jarduaren nolako eragina izan duen  alarmaren egoerak?

Oraingoz, nire ile-apaindegia alarma egoeran ireki dudala azpimarratu nahi dut.
Nire jarduera nire familia-inguruko bezeroekin hasi dut, eta aurretiko hitzorduekin lan eginez eta nire lana planifikatuz antolatzen dut, nire bezeroei behar besteko denborarekin eta segurtasun- eta higiene-baldintza egokietan arreta emateko.

Eta etorkizunari begira, epe laburrean, nola eragingo dizula uste duzu?
Ez diot beldurrik etorkizunari, nire ibilbidea oso une zailean hasi dut, eta oraingoz, pauso txikiak ematen ari naiz nire burua ezagutarazteko.
Facebooken  daukat kontua, eta Instagramen argitaratzen ditut nire lanak. Aurrerago, nire webgunea sortu nahi dut; izan ere, nire ustez, digitalizazioa oso tresna garrantzitsua da nire Ile-apainketako Aretoa eta lehiakideak bereizteko.

Zure ustez, etorkizunari begira, epe motzean, nola eragingo dizu?

Nire bezeroek hasiera-hasieratik ezagutu dituzte segurtasun- eta babes-neurriak.
Oso jakitun naiz kontu handiz ibili behar dudala, nire lanean bezeroarekin kontaktuan egotea saihestezina baita.
Gehien kostatzen zaiena ile-apaindegian dauden bitartean maskara jantzita egotea da, baina ni ez naiz guardiapean egoten.
Bezero gazteak mugikorrarekin entretenitzen dira eta gainerakoei irakurtzeko zerbait ekartzeko esaten diet, Ile-apaindegian aldizkariak irakurtzea amaitu bai da.
4.Errealitate berriari aurre egiteko aldaketaren bat sartu duzu edo sartu nahi duzu?
Esan dizudan bezala, nire ile-apaindegia errealitate berrian jaio da. BPIPek (Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Elkartea) argitaratu duen protokoloari jarraitzen diot, bezeroen segurtasuna eta norberaren mia babesteko, eta nire bezeroek baloratzen dute.



Badakigu egoera zaila dela, baina zerbait positiboa nabarmendu beharko bazenu, zer esango zenuke?

Esango nuke gaizki dirudien arren, niri ongi etorri zaidala beste ile-apaindegi guztiak itxita egotea nirearen irekiera prestatzen ari nintzen bitartean.
Irekitzeko unean agenda osoa aurkitu dut eta ezagutzen ez nauten bezeroak konpontzera etorri dira eta pozik atera dira; beraz, oraingoz ezin naiz kexatu.

Lore1.jpg