KORONAVIRUSA ETA ENPRESAK. ETA ORAIN ZER?

Konfinamenduaren egun batzuk igaro dira eta euskal ospitaleetatik albiste hobeak iristen hasi dira, guztion ahalegina fruituak ematen ari dela antzematen da baina oraindik hobetzeko badugu.
Egia da gure enpresa gehienen itxiera kolpe gogorra izango dela gure banakako ekonomiarentzat eta, beraz, sistemarenarentzat, baina, nahiz eta hau bizi izan dugun krisirik txundigarriena izan, beste krisietik ateratzeko gai izan gara baita ere.
Azken txanpa geratzen zaigu. Zer egin dezakegu etxean gauden bitartean? Noraino hel dezake telelanak? Finantzaketa eskatu behar dut? Zer esaten dit nire aholkulariak?
Galdera asko sortzen zaizkigu, artikulu honetan egoera aztertu ahal izateko elementu batzuk eskeiniko dizkizuegu, ausnarketa egiteko baliogarriak izango zaizkizuenak eta unea dela uste baduzue, erabakiak hartzeko:
.- Lehenengoa ANTOLAKUNTZA: Lan egiteko tokirik prestatu duzu lan egiteko? Aldi baterako da, baina garrantzitsua da gustura sentitzea eta ahalik eta ergonomikoena izatea, jarrera txarrak eta giharretako mina saihesteko. Portatila eta paperak zabaldu ahal izateko toki nahikoa izan behar dugu, eta gero hurrengo egunerarte ordenatuta gorde beharko ditugu, bestela oso zaila izango da informazioa aurkitzea, eta hasi aurretik denbora galduko dugu.
.- DENBORAK antolatu: Umeak baditugu, mugak markatzea garrantzitsua da, bakoitzak bere zeregina, denborak eta espazioak baditu. Antolatu zure ordutegia lan potenteena edo isiltasuna eskatzen dituen zereginak kontuan hartuta (telefono deiak bezeroekin eta hornitzaileekin), azken hauek eguneko lehen orduan egitea komenigarria da.
.- LASAITASUNA bilatu eta TENSIOAK ekiditu: informazio mordo jasotzen ari gara, batzuk oso osasungarriak ez direna, eta saihestu egin behar dira, aldi berean ez transmititzeko. Ordu eta orduak dira gauza berari buruz aritzen. Wathsapp batzuk isiltasunean jarri eta momentu honetan zerbait ekarri ahal dizun edo eraldatzeko balio ahal zaizun informazioa baino ez kontsumitu. Izan ere, kaosa sortzen bada, ez zurekin haserretu ezta zure familiarekin ere ez, egoera berezia da, eta zurruntasunak eta eskakizunak beste une baterako utzi beharko dira. Ahal den lekura arte egingo dugu eta aurrerantzean errekuperatuko dugu.
Oso egoera bereziak dira eta umeek zoratu ahal gaituzte  helduen lekuari eusten ez badiogu.
.- Zure bezeroekin HARREMANAK mantendu: Zure egutegia eta denborak antolatzen saiatu. Itzultzen garenerako programazioak antolatu itzazu. Intentsitatez jokatu. Zure taldearekin kontaktua bultzatu ezazu. Gure eskura ditugun tresna digitalak erabili ahal dituzu, gehienak doakoak eta enpresa ertainentzat baliagarriak dira. Tresna hauekin oso trebea ez bazaren arren, aipatzen ditugunak guk probatutakoak dira eta benetan, zailtasun maila baxuarekin erabil daitezke:
Bideokonferentziak: Skype, Hangouts Meet, Jizzy, Microsoft Teams. Garrantzitsua da bideokonferentzietarako metodologia bat edukitzea: gai-zerrenda bat izatea, hitzartutako ordutegiak errespetatzea, eta hasierako gurpila egitea, pertsonak nola iristen diren jakiteko (ezinbestekoa da zure taldearekin), eta amaitu ezauz hurrengo bilerarako pausuak markatuz; puntua hauek jarraitzeak bidea errazten du.
Ekipoen kudeaketa: Slack, zure mezuak proiektuka ordenatu ditzazkezu eta antolatzen lagunduko dizu, zure postan kaosa ez izateko.
Web edo RRSS-ak erabiltzen badituzu, berrikusi estatistikak, Google Analitics doako bertsioan arakatzen hasteko tresna ona izan daiteke, honetan egiten ari zaren ahalegina emankorra den ala ez aztertzeko eta zure lana birrantolatu ahal izateko
Beste pertsona batzuekin lan egiten baduzu, taldean lan egiteko unea da, une honetan konexiorik eta lan-metodorik ez badago, zailagoa izango da eramatea. Taldean elkar zaindu eta egoera hau bakoitzak nola bizitzen ari den galdetu eta adierazi, bidai honetan lagunak ere badira. Antsietatea jaistea eta hitza jarri ahal izateak, egoera eta lana bera eramangarriagoa bihurtuko ditu. 
Ohiturak aldatzeko eta telelana ikertzeko aukera bada, etorkizunean denbora eta kostuak aurreztu ahal izango ditugu eta planetarako osasungarriagoa izango da. Bezeroa modalitate honetara ohitzen bada, etorkizunean ez duzu maiztasunez desplazatu behar izango berarekin egoteko, eta denbora gehiago izango duzu ustiapen-lerro berriak, hornitzaile hobeak eta bezero berriak bilatzeko.

.- Eta egunero GUSTOKO duzun jarduera bat egin: Musika entzun, irakurri, familian edo norberarentzat janaria prestatu, gure etorkizunean izango dugun NI-an pentsatzu edo ezer ez egin.
Sentitzen ari garen guztia NORMALA da, eta UNE honetan eman dezakegun guztia eskaintzen badugu, nahikoa da hori.



MENTXU ZALDUA. Psikologoa, enpresa-garapenean eta batez ere ekintzailetzan aditua
LEIRE ZUBERO. Tknikako Urratsbat programaren arduraduna

Empresa Coronavirus.jpg