Deusto Sistemas Covid-19aren segurtasun neurriak bermatzeko ostalaritzan eta supermerkatuetan edukiera kontrolatzeko sistema bat abiarazi du

Covid-19aren pandemiaren konfinamenduaren leuntze prozesuaren eraginez, ostalaritza-sektorea sistema berriak eskatzen ditu jatetxeetako eta tabernetako edukiera kontrolpean izateko eta langileen eta bezeroen osasun segurtasuna bermatzeko. Egungo egoeran, soilik terrazen %50eko edukiera erabili ahal da eta hemendik gutxira (2. fasean), taberna eta jatetxeetako barrualdeko erabilera mugaturako baimena emango da. Horren ondorioz, ostalaritza-sektoreak irtenbideak bilatzen ari da, eta kontsumitzaileek establezimenduen eskuragarritasunari buruzko informazioa bilatzen dute. 

Deusto Sistemas lanean aritu da bere Batto sistema bi behar hauei egokitzeko, bai taberna eta jatetxeetarako, bai supermerkatuetarako. Konpainiak hiru euskal hiriburuetan eta Madrilen ditu egoitzak, eta bere jakinarazpen-plataforma ostalaritzako edukiera kontrolatzera eta ?retail? sektorera berbideratu du -plataforma berak Gasteizko Salburuako hezeguneetan erabiltzen da adibidez, telefonoak puntu batera hurbiltzen direnean informazioa erraztuz-. Erabilera erraza da: bezeroa jatetxera sartzerakoan telefonoarekin QR kode bat eskaneatzen du eta, irteterakoan berdina egiten du, horrela toki horretako pertsona kopurua digitalizatuz.  


battodeustosistemas.jpg