Orona Ideo acogerá el 22 de octubre la feria Enpresarean Azoka

Urriaren 22an Orona Ideon antolatu den Enpresarean Azokan ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioarekin lotutako proiektuak edo ideiak azaldu beharko dituzte, hiru minututan, arin eta labur.

Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz. 

Baldintzak

Horretarako parte-hartzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: 
  • Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotura duten proiektuak izatea.
  • Proiektu berritzaileak izatea
  • Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea. 
  • Euskaraz aurkeztea eta proiektuaren buruzko informazioa gutxienez euskaraz izatea (web orria, euskarriak, sare sozialak?)
Izen-ematea

Arin-arin saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du, urriaren 11 baino lehen: 


spri-emprendimiento-enpresarean_azoka_2020.jpg