Tknikako Ekintzailetasuna Sariak XIV. Edizioa

Egindako lanaren itxiera suposatzen du ikasturte amaierak eta baita ere igarotako beste urte baten ospakizuna, ikaspenak eta aurrerapenez beteta. Orain dela 14 ikasturte Tknikako Ekintzailetasuna Sariak, norabide horretan ilusioz eta energiaz Tknikatik eta LH Euskadiko zentru desberdinetatik lan egiten dugunon topagunea bihurtu dira.



COVID-19ak sortutako osasun larrialdi egoerak ez du Ekintzailetasun Sarien XIV Edizoaren ebentua normaltasunez ospatzen baimendu baina lerro hauetatik Ikasenpresa eta Urratsbat programetan lan egin duten persona guztiak eta sarietan parte hartu duten guztioi zoriondu nahi diegu, bereziki sarituak izan diren Ikasenpresak eta Urratsbat Empresei.

Hauek dira aurtengo edizioaren irabazleak Ikasenpresan:
  • Negozio ideia: Womens World, IES ZUBIRI-MANTEO BHI -tik
  • Merkatu ikerketa eta Marketing Mix-a: Rezideko, CIFP CONSTRUCCIÓN BIZKAIA LHII-tik
  • Inpaktu soziala, merkaturatze eta zabalkunde kanpaina: ForPet, CPES SAN JOSE DE CALASANZ BHIP-tik
  • Salmenta-puntua eta merchandising-a: Desaiña, ARCE ZENTRU-tik
  • Etorkizun handiko negozio ideia:  Argi Play, CIFP EMILIO CAMPUZANO LHII -tik
  • Ekintzailetza soziala : Talleres sin Fronteras, CPES SAN VIATOR BHIP-tik
Saritutako Urratsbat Enpreseei dagokionez, aurten berriro ere la Caixa Fundazioaren Kolaborazioa izaten jarraitzen dugu eta aurkeztutako 19 enpresetatik, hauek dira irabazleak:
  • 2020 Urratsbat Saria Arlo teknologikoko enpresarik onenarentzat, 2,500 Euroko saria LURPE NATURAL SOLUTIONS, IES Derio Nekazaritza Eskola BHI-tik, Fundación La Caixa.


  • 2020 Urratsbat Saria Arlo industrialeko enpresarik onenarentzat, 2,500 Euroko saria BIRZIPLASTIC SL, CPEIPS Salesianos Deusto-M. Aux.-SA-HLBHIP-tik, Fundación La Caixa.


  • 2020 Urratsbat Saria Zerbitzuzko enpresarik onenarentzat, 2,500 Euroko saria MIMAI, DISEÑO DE LA MIRADA, CIFP Monte Albertia LHII-tik, Fundación La Caixa.


  • 2020 Urratsbat Saria Emakumeek sortutako enpresarik onenarentzat, 2,500 Euroko saria RM SPORT, CEPS Somorrostro BHIP-tik, Tknika.


  • 2020 Urratsbat Saria Arlo sozialeko enpresarik onenarentzat, 2,500 Euroko saria YOGURINHA BOROVA PRODUCCIONES, CPES Harrobia Ikastola BHIP-tik, Fundación La Caixa.



Zorionak irabazle guztioi eta hurrengo edizioa elkarrekin ospatzea espero dugu!


Twitter 1024x512.png