VII. Itun Berdea Saria ingurumen jarduera egokientzako

Zer da?
Ingurumen-jardunbide egokientzako sari honen bitartez, ekimenari atxikitako enpresek beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa aitortu nahi diogu.

Nork har dezake parte?
Itun Berdearen Komunitateari atxikita egonik (*) 2020-2021 aldian beren prozesu, produktu edo zerbitzuetan ingurumen-inpaktua gutxitzeko neurriren bat ezarri duten enpresek.

(*) Itun Berdearen Komunitateari atxikitzeko prozesuak indarrean jarraitzen du, eta hautagaitzak aurkezteko azken egunera bitartean atxikitzen diren enpresak aurkeztu ahal izango dira sarietara.

Kategoriak eta sarien zenbatekoak

  • Mikroenpresen kategoria (1-9 langile): 2.000 €.
  • Enpresa txikien kategoria (10-49 langile): 2.000 €.
  • Enpresa ertain eta handien kategoria (50 langile edo gehiago): 2.000 €.

Hautagaitzak aurkezteko epea
2021eko maiatzaren 6tik urriaren 1era arte.

Sari banaketa
2021eko azaroaren 18an, Europa Biltzar jauregian, Itun Berdearen Komunitateko Enpresen X. Topaketan.

Informazio gehiago


ItunBerdea.png