Urban Commerce 2021 - Hiri Merkataritzari buruzko XV. Foroa “Birkonexioa: hiri-merkataritza COVIDaren ondoren”

Aurkezpena
Urban Commerce ekimena 2006an sortu zen. Urte hartan, Vitoria-Gasteizko Udalak Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko Biltzar bat antolatzea hartu zuen erronkatzat, helburu baitzuen hiria erreferentzia bihurtzea merkataritza-berpizteko politiketan eta hiri-merkataritzako modernizatze eta berritzeari buruzko esperientzien trukean.

Urban Commerce markan bildutako jardueren barruan, 2006. urtetik aurrera nazioarteko lau biltzar eta hamar jardunaldi tekniko antolatu dira, eta foro horiek elkargune bihurtu dira ospe handiko profesionalen artean askotariko arloetan eragina duten hainbat gaitan, hala nola hirigintza komertziala, jasangarritasuna, marketina, kontsumoko joera berriak, immigrazioaren fenomenoa merkataritzan, berrikuntza, teknologia-arloko aldaketak eta nola eragiten dion horrek txikizkako merkataritzaren garapenari, irisgarritasun-soluzioak, formatu komertzial berriak...

2021 edizioa
Bizitzen ari garen eta bizi izan dugun egungo egoerak markatu egin du –eta asko gainera– merkataritza txikiaren sektorea. Beren negozioak aldatu direla ikusi dute, eta guztiontzat berria eta ezezaguna den egoera batera egokitu behar izan dute. Gure bizitzako esparru askotan eragin du COVID-19aren krisiak, hala nola erosteko eta kontsumitzeko moduan, gure desio eta eskaeretan, eta lehendik sumatzen ziren joera askotan, besteak beste, eta joera horiek bizkortu egin dira, beste joera batzuk azaleratu egin diren bitartean. Horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu egungo egoeraren eta etorkizunari aurre egiteko moduari buruzko azterketa bat egitea.

Joera berriak aztertzeko jardunaldi bat bezala planteatzen da aurtengo jardunaldia, baina batez ere aurre nola egin behar zaien aztertzeko, zer egokitzapen egin behar dugun aztertzeko, eta ia bi urte hauetan ikasitakotik eta bizi izandakotik zerekin geratzen garen aztertzeko. Etorkizunari buruz hitz egiteko jardunaldia, baina baita itxaropenarekin eta optimismoarekin kudeatu behar den orainaldiari buruz hitz egitekoa ere, eta batez ere hurbiltasuneko merkataritzari –bereziki merkataritza txikienari– lehiakortasuna irabaztea ahalbidetuko dion tresnekin kudeatu beharrekoa, eskaera berriei erantzuna emanez. Eta horrek azterketari eta soluzioei diziplina anitzeko ikuspuntu batetik ekitea dakar: mugikortasuna, jasangarritasuna, herritarrak, kontsumoa, enpresak… Berriz konektatzeko eta jendea hiri-inguruneko merkataritzarekin berriro ere hunkiarazteko jardunaldi bat.

Nori zuzendua
Txikizkako merkataritzaren profesionalei eta hainbat alorretatik (erakunde publikoak, unibertsitatea, enpresaburuen elkarteak, aholkularitza enpresak, prestakuntza espezializatuko zentroak, eta abar) sektorearen lehiakortasuna hobetzen dihardutenei zuzendutako jardunaldia da.

Informazio gehiago eta izen ematea


UrbanCommerce2021.png