Plataforma adimendun bat enpresei menu pertsonalizatuak sortzeko
- 2021ko Urtarrilaren 21a (-ek argitaratua)
Adimen artifiziala erabiliz enpresentzat egokitutako menuak sortzen dituen start-up- bat, guztiak bertako produktuak erabilita. Halakoxea da Vluber. Lau pertsonako plantilarekin, konpainiei zuzendutako elikagai-plataforma pertsonalizagarria kudeatzen duen eta banaketa-zerbitzua eskaintzen duena Ermuako enpresa.
Urtebete baino gutxiagoko jarduerarekin, start-up honek Gamesa Gearbox, Hadimek edo ieTeam bezalako bezeroak ditu. ?Gure helburua enpresei elikadura osasungarrirantz aldatzen laguntzea da, bertan lan egiten duten pertsonen gustuak kontuan hartuta eta haien beharretara egokituta?, adierazi du Martin Berridi Vluber enpresako komunikazio eta marketin arduradunak.
Hori lortzeko, adimen artifiziala erabiliz erabiltzaileen kontsumo ohiturak eta beharrak aztertzen dituen plataforma diseinatu du euskal enpresa honek. Langile bakoitzak erabiltzaile propioa du, eta erabiltzaile horretan lehen aldiz sartzean, bere gustu eta ohiturei buruzko galdera batzuei erantzun beharko die. ?Vluberren alta ematean, erabiltzaileak bere gustuei, kontsumo-ohiturei, egiten duen kirolari, alergiei eta abarri buruzko inprimaki bat beteko du. Informazio horrekin plataformak erabiltzailearen profila sortzen du bere esperientzia pertsonalizatzeko eta gehien egokitzen diren platerak eskaintzeko ?, azaldu du Berridik.