Ticket BAI. Nahitaez bete beharreko zerga betebehar berria

TicketBAI (aurrerantzean, TBAI) hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean partekatutako proiektua da, eta zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu; hala, TBAI indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.

Sistema berriari esker, foru-ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jarduerenak, neurri handi batean eskudirutan kobratuta. Era berean, informazio hori erabiliko da zergadunei zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko.

TBAI foru-ogasun bakoitzean

TBAI sistema, bere oinarrietan, hiru foru-ogasunena da, baina, jakina, foru-erakunde bakoitzaren berezko arau-xedapenen bidez dago araututa, eta, gainera, lurralde-berezitasun batzuk ditu:
Ezaugarri nagusiak

TicketBAI (TBAI) sistemak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) eta Europako Batzordearen gomendioekin lerrokatuta eta antzeko proiektuak abiarazi dituzten gure inguruko beste herrialde batzuen esperientzian oinarrituta, bi helburu nagusi ditu: zergapekoei beren zerga-betebeharrak betetzen laguntzea eta zerga-iruzurra prebenitzeko eginkizuna, Karga publikoei beren ahalmenaren arabera eusten laguntzen duten pertsonak.

TBAIk jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko eta nortasun juridikorik gabeko erakunde guztiei eragiten die, baldin eta EAEko foru-ogasunen araugintza-eskumenaren mende badaude PFEZean edo SZn, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitakoaren arabera.

Funtsean, TBAIk fakturak kateatzen ditu, eta elektronikoki ere sinatzen dira. Horrek eragotzi egiten du fakturak manipulatzea edo ezabatzea. Horrek ziurtatu egingo du erregistro informatikoen benetakotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna; azken batean, ezin izango dira fakturak manipulatu edo ezabatu gailu desberdinen bidez jaulki ondoren, hala nola saltokiko terminalak (ST), ordenagailu pertsonalak, vending makina aurreratuak, balantza aurreratuak, tabletak edo telefono mugikorrak. Erregistroak kasuan kasuko foru-ogasunei bidali beharko zaizkie, bakoitzak ezarritako forma eta epeak betez.

Gainera, programak faktura sortuko du beharrezko datu guztiekin, eta bi eremu berri izango ditu, fakturaren datuak beste formatu batean irudikatzea besterik ez, hau da, TBAI identifikazio-kode bat eta QR kode bat.


TicketBai2505.png