«Ekintzailetza Zirkularrak» tailerra: ALOKLUB

Azken urteotan, Ekonomia Zirkularrari gero eta arreta handiagoa jarri zaio politika- eta enpresa-arloko erreferenteen artean, eta lehentasun bihurtu da Europako zenbait herrialderen eta Europar Batasunaren beraren politiketan.

Aloklub Economistas Sin Fronteras

Aldi berean, ekintzailetzaren mundua eboluzionatuz joan da eta unean uneko gizartearen beharretara egokitu da, sozialagoa eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoa den negozioetara igarotzeko premian arreta jarriz.

Tailer honen helburua ekonomia zirkularraren eta ekintzailetzaren arloak integratzea da, galdera honi erantzunez: Zein da ekintzaileen zeregina ekonomia zirkularrerako trantsizioan? Gaur egungo ingurumen-arazoei irtenbidea aurkitzeko grinak, espiritu ekintzaile handiarekin nahastuta, ekonomia zirkularraren barruan berrikuntza disruptiboak sortzea ahalbidetzen du, negozio linealetatik haratago joanez.

MgE-en «Begirada sozialarekin ekiten» ibilbideko bigarren tailer honek «Ekintzailetza zirkularrak» du izena, eta martxoaren 11rako dago programatuta, 17:30etan, formatu birtualean. MgEk eta Rodolfo Pereirak emango dute tailerra, Aloklubeko ekintzailea, Euskadiko 1. Gauzen liburutegia sortu duena, Garapen Iraunkorrean eta Ekonomia Zirkularrean oinarritutako tokiko negozioa sustatuz.


SpriEmprendimientoCircular.jpg