TicketBAI 2021 Jardunaldiak Gipuzkoan bigarren olatua

TicketBAI-ek (TBAI) 2022ko maiatzaren 1etik txikizkako merkataritzan eta ostalaritzan hartuko duen derrigortasuna ikusita, jardunaldi hauetan hiru foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna azalduko dugu, bi helburu nagusi dituena:

Iruzur fiskalari aurre egitea.
Zergadunaren betebehar fiskalen kudeaketa erraztea.
Kontuan izan behar dugu tiketak/fakturak igortzen dituzten gailuek (ordenagailuak, kutxa erregistratzaileak, balantza aurreratuak, TPVak...) nahitaez erabili beharko dutela sistema berri hori. Tiket/faktura bakoitzeko fitxategi bakarra (TBAI) sortuko du sistemak, eta dagokion Ogasunera bidaliko da. Horretarako, ekipamendua eta softwarea egokitu egin beharko dira, edo negozioaren beharretara egokitzen den irtenbidea eskuratu.

TicketBAI eta nahitaez ezarri beharrak eskaintzen dizkigun aukerak
Jardunaldi hauetan, proiektuaren zehaztasunak ezagutzeaz gain, merkataritza eta ostalaritza sektoreetako enpresa askori digitalizaziora jauzi egiteko aurkezten zaien aukera ezin hobea partekatuko dugu, kudeaketaren eta komunikazioaren eremu guztietan denbora eta baliabideak optimizatzeko.


Imágenes noticias UrratsbatSareaTicketBai.png