Secada Marketing. NOLA ARI DIRA BIZITZEN GURE ENPRESAK Covid-19ak SORTUTAKO EGOERA?
- 2020ko Maiatzaren 15a (-ek argitaratua)
Gaur, Mikel Secada Marketing digitaleko aholkulariarekin hitz egingo dugu.
NOLA ARI DIRA BIZITZEN GURE ENPRESAK Covid-19ak SORTUTAKO EGOERA?
Nola eragin dio alarma-egoerak zure enpresaren jarduerari orain arte? Eta etorkizunari begira, epe laburrean, nola eragingo dizu?
Alarma-egoeraren aurretik, martxoko lehen egunetatik, koronabirusaren ondorioak nabaritu nituen. Hala ere, orduan ez zirudien konfinaturik bukatuko genukenik, eta jarduera ekonomikoa %100 geldirik egongo zenik.
Aurten diru-sarreren %30 galtzea aurreikusi dut, baina erdia berreskuratzea espero dut, alarma-egoeraren ondoren berriz agertzen diren proiektuekin.
Egunerokotasunari dagokionez, ez dut eragin handirik izan. Marketing digitalaren sektorean lan egitean, nire jardueraren zatirik handiena %100era iristen da, nukleo digitala duten zerbitzuekin lan egiten baitut. Bezeroarekiko tratuari eragin dio. Aholkularitzako bilerak eta zerbitzuak presentzialak izatetik online izatera pasatu dira.
Azkenik, maila ekonomikoan, urtarrilera arte ez dut uste ekonomia zertan geldituko den jakingo dugunik. Egun hauetan bai, ikusten da mugimendua zerbitzuei berriro heldu nahi dieten bezeroekin, baita salmentak sustatzeko publizitate-kanpainak egin nahi dituztenekin ere.
Zure ustez, eta etorkizunari begira, uste duzu guzti honek eragina izango duela zure bezeroen portaeran?
Orain, erronka da hilabete hauetan jarduera gelditu behar izan duten bezeroak berreskuratzea eta erori diren proiektu sinatuak berreskuratzea.
Zalantzarik gabe, bezero berriak lortzea da erronka, baina 2021eko urtarrilera arte ez dut itxaropen handirik berriak irabazteko.
Errealitate berriari aurre egiteko aldaketarik sartu duzu edo sartu nahi duzu?
Zorionez, aspalditik ari naiz lanean Google Drive edo Microsoft Teams bezalako soluzio digitalekin.
Zorionez, lan-metodologia digitalekin lan egiten nuen, hodeian biltegiratzeko irtenbide gisa, bezeroekin artxiboak partekatzeko, eta Skype eta Google Meets bilerak egiteko.
Badakigu egoera konplexua dela, baina zerbait positiboa nabarmendu beharko bazenu, zer esango zenuke?
Lan-karga jaisteak aukera eman dit neure buruarentzat denbora izateko, nire markari eskaintzeko eta? bezeroei eskaintzen diedan zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzekoeta proiektu berrietan pentsatzeko.