PROVIDER. 2. EDIZIOA

Provider, Bizkaiako Foru Aldundiak eta Tknikak, Urratsbat programaren bidez, Lanbide Heziketako ikasteetxeetra zuzendutako ekimena da.

Etorkizuneko ekoizpenerako hornitzaile berriak sortzea du helburu, eta aurten bigarren edizioa izango da. Bi fase ditu:

Lehenengoa, LHko ikasleak eta irakasleak sentsibilizatzea da,-jardunaldi batzuen bidez. Jardunaldi horietan, prozesu industrialetan eragina duten aplikazioetan teknologia desberdinek dituzten benetako erabileren berri eman zen. Ikasturte honetan, COVID-19 ereduak sortutako egoerekin bizitzea tokatu zaigu. Hori dela eta, jardunaldiak erdi-presentzialak izan ziren, gehienez ere 20 lagun bildu ziren eta gainerakoak streaming bidez parte hartzeko aukera izan zuten. Ikastetxeen artean, oso onarpen ona izan zituzten jardunaldi horiek. Asmoa 5 jardunaldi egitea zen, baina azkena, otsailaren 4rako aurreikusita zegoena, bertan behera utzi behar izan zen, une hartan pandemiak bilakaera txarra izan baitzuen. Gai hauei buruzkoak izan ziren jardunaldiak:
  • Blockcahin eta Big data
  • Zibersegurtasuna
  • Dronak
  • Elkarlaneko robotika eta 3D inprimaketa.
  • Errealitate birtuala eta areagotua
Bigarren fasea enpresa-proiektu berritzaileen lehiaketa da. Otsailaren 15etik martxoaren 28ra luzatu da fase hau, asmoa da 10 proiektu finalista aukeratzea izanik. Maiatzean beren ideia defendatu beharko dute epaimahai baten aurrean, eta prozesua bi sariren banaketarekin  amaituko da. Sari horiek, trofeoa eta 1.000 euroko  laguntza izateaz gain, zuzeneko sarbidea ematen dute ekintzailetza-aretora eta BIC Bizkaiaren aholkularitza-zerbitzura sei hilabetez.

Iaz, hauek izan ziren saria irabazi zuten proiketuak: Beitxu Studios (enpresei eta markei ingurune birtualetan murgiltzeko esperientziak diseinatzen dituen enpresa) eta Birziplastic (hondakin plastikoak bildu, kudeatu eta birziklatzen dituen enpresa). Zein izango dira aurten sarituko diren proiektuak? Jakiteko irrikitan gaude.     

Ikusi Teknopolis programak eskainitako erreportajea

Provider2edicion.png