Enpresarean Azoka urriaren 22an izango da Orona Ideon

Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioa euskal enpresa-sarean. Horixe izango da aurtengo Enpresarean Azokan jorratuko dugun gaia. Urriaren 22an izango da, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin.

Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu. Ez dakigu Covid-19ak nola eragingo duen ekitaldian, baina badaezpada prest ditugu A, B, C eta D planak.

Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak enpresa batzordeak egindako proposamen batetik sortu da aurtengo gaia. Enpresa hauen iritziz administrazioak eta enpresak Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzen hasi dira, Nazio Batuen Erakundeak abian duen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren baitan. Marko horrek 17 helburu definitu ditu, mundua hobetzeko, baina hizkuntza aniztasuna ez da modu esplizituan aipatzen. Hala ere, hor dago nolabait?


spri1709.jpg