2021ko MEC. Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate eta lehiakortasun maila handiagoa lortzeko, gogoan hartuta, bidenabar, COVID-19aren pandemiak eragindako ezohiko egoera.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
  1. Lerroa. Saltegiaren irudia berritzea:

    Bere helburua saltegia eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak egitea da. Eraberritze eta modernizazio hori gauzatzeko, obrak eta inbertsioak egingo dira merkataritza jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzarietan eta ekipamenduetan, bai eta horien elementuetan ere, barnekoetan zein kanpokoetan, behar bezala funtziona dezaten.

  2. Lerroa. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea

    Helburua da enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta web-orrien bidez produktuak merkaturatzea sustatzeko ekipo eta aplikazio informatikoak txertatzea.

  3. Lerroa: baldintza higieniko-sanitarioak

    COVID-19ak eragindako alarma-egoeraren ondorioz merkataritza-jarduera baldintza higieniko-sanitarioetan garatzeko eskuratutako aktibo finkoetan egindako inbertsioak ditu xede.
Nori dago zuzenduta:
  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa
Araudia

MEC.png