Turismo eta merkataritzako bonuek 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan, krisiak gehien kaltetu dituen sektoreak suspertzeko eta familien kontsumoa sustatzen laguntzeko

250 bonuek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan, eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan, eta, horren ondorioz, gutxienez 26 milioi mobilizatuko dira erosketetan.

Horietatik guztietatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 620.000 bonu jarriko ditu zirkulazioan, eta 5,7 milioi euroko ekarpena egingo du. Zenbateko horri gainerako erakundeen ekarpena gehituko zaio.

Bonuen izenak ?Euskadi Turismo Bonua? eta ?Euskadi Bonodenda? dira, eta 5, 10 edo 20 euroko deskontuak eskainiko dituzte turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren modalitateetan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok aldundiekin, udalekin eta EUDELekin koordinatuta ateratako eta turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetara zuzendutako bonuak aurkeztu ditu gaur. Sailburuarekin batera, erakundeetako honako ordezkari hauek izan dira aurkezpenean: Gorka Urtaran, EUDELeko elkarteburua eta Gasteizko alkatea; Cristina González, Arabako diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko foru-diputatua; Ainara Basurko, Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatua; Imanol Lasa, Gipuzkoako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko foru-diputatua; Maider Echevarría, Gasteizko Udaleko alkateordea eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotzi ordezkaria; Cristina Lagé, Donostiako Udaleko Turismo Jasangarriko zinegotzia; Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia; eta Jose Ángel Corres, Eusko Ganberetako presidentea eta Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea.

Gaur gauzatu egin da erakundeen artean turismo, ostalaritza eta merkataritzako bonuaren baterako estrategiarako lortu den eta aitzindaria den akordioa. Bonu horien aginduak urriaren 5ean argitaratuko dira, eta hilaren 6tik aurrera egongo dira indarrean. Haien arabera, establezimenduek 3 asteko epea izango dute atxikitzeko. Epe horren ondoren, urriaren 28an, bonuak eskuragarri egongo dira herritarrentzat.

Bonuen helburua da krisiak gehien kaltetutako sektoreak suspertzea eta kaltetutako familien kontsumoa sustatzea. Merkataritzako, jatetxe-arloko, ostalaritzako eta turismoko jarduerak tokiko eta eskualdeko esparruan duen eragina sustatzearen bidez jarduera hori dinamizatzeko formula bat da.

Bonu horiek Euskadin bizi diren edota, turismoko bonuen kasuan, beste leku batzuetatik etorri diren 18 urtetik gorako pertsona fisikoek erosi ahal izango dituzte urriaren 28tik aurrera. Ez da bono fisikorik egongo; aitzitik, gastatu nahi diren establezimenduan bertan kudeatuko dira online plataformaren bitartez (plataforma hilaren 6tik aurrera egongo da abian).


bonos_turismo.jpg