Covid-19ak negozio-aukera berriak ekarri ditu

Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuak eta Deustuko Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu dute astearte honetan, non digitalizazioak pandemian izandako inpaktua aztertu baitute hiru enpresarekin batera. Enpresa horiek bat etorri dira esatean Covid-19ak negozio-aukera berriak ekarri dituela. SPRI Taldeko Enpresen Sustapeneko zuzendari Aitor Cobanerak Deustuko Unibertsitatearen Bilboko egoitzan eginiko jardunaldian parte hartu du, eta esan du krisi sanitarioa iritsi denetik euskal enpresa txikiek ?beldurra galdu diotela? digitalizazioari.

Ekitaldi honetan hizpide hartu dira nola dauden digitalki prestatuta euskal enpresak eta administrazioa, nolako ondorioak izan dituzten pandemiagatiko murrizketek eta etorkizuna. Orkestrako Agustin Zubillagak eta Carla Peletier-ek adierazi dute enpresek euren produktuak dibertsifikatu dituztela krisiari aurre egiteko, eta prozesuak aldatu dituztela, ?hasi telelanetik eta berrikuntza irekiraino?. Horrez gain, bezeroekiko harremana ere aldatu egin da, ?elkarrekin konbinatu direlarik eredu presentziala eta digitala?.


DeustoMesaRedonda.jpg