Euskal enpresek berrikuntzarako laguntzak jaso ditzakete ekainaren 16an pandemiaren osteko eszenatokiari aurre egiteko

SPRI Taldearen ?Innobideak? programak 3 milioi euroko aurrekontua du eta, ohiko ildoez Lehiabide, Pertsonak eta Kudeabide , bere baitan hartzen ditu antolakundeen jarraipena definitzen laguntzeko talka-planak

SPRI Taldearen ?Innobideak? programak 3 milioi euroko aurrekontua du eta, ohiko ildoez gain Lehiabide, Pertsonak eta Kudeabide, bere baitan hartzen ditu antolakundeen jarraipena definitzen laguntzeko talka-planak

SPRI Taldeak laguntza-deialdi bat irekiko du asterartea 16an euskal enpresek berrikuntza aplikatu dezaten negozio-prozesuetan, eta aurre egin diezaieten horrela Covid-19aren pandemiak sortutako eszenatokiei. ?Innobideak? programak 3 milioi euroko aurrekontua du euskal enpresek -batez ere ETEek- lehiakortasunari eutsi diezaioten, berrikuntza-proiektuak finantzatuz helburu hori lortzeko.

Hala, ?Innobideak 2020? programak hiru laguntza-neurri berri ditu:  antolakundeen jarraipena definitzeko talka-planak egin eta ezartzeko laguntza; kudeaketako eta jabetzako ondorengotza planifikatzeko proiektuak; eta, azkenik, 4.0 industriaranzko eraldaketan beharko diren profil profesionalak identifikatzeko eta lehenesteko ekintzak.


innobideak09.jpg