Labean: berrikuntza sozialeko 5 ekimen Euskadiko landa-eremuak sustatzeko

Labean ? Landa eremuan berrikuntza soziala pizten izeneko programak jakinarazi du zeintzuk izan diren Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialeko Lehiaketako proiektu irabazleak. Lehen aldiz egin den lehiaketa honek helburutzat du garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea Enkarterrin, Arabako Mendialdean eta Añanan.

Eusko Jaurlaritzak bultzatu du Labean ekimen pilotua Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta HAZIren bitartez, eta Arabako hiru lurraldeetako Landa Garapeneko Elkarteen laguntzarekin. Proiektu horrek helburutzat du aukera ekonomiko berriak sortzea hiru eskualdeetan, ekintzaileei eta ekimenei lagunduz berrikuntza sozialaren bitartez.

Programa horren barruan, uztailean Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialeko lehiaketa abiarazi zen, eta dagoeneko aukeratu dituzte hazkuntza-prozesua hasiko duten bost proposamenak. Arabako Mendialdean, Arraia-Maeztuko udalak sustatutako coworking zentro berri bat sustatuko da. Antzezlan ibiltari bat eta irrati kate bat ere sortuko dira landa eremuaren irudia aldatzeko (Thusia Fikzio Kooperatibaren ekimena).


LabeanGanadores.png