Bertako produktuaren egunaren online edizioak salmenta onak izan ditu interneten

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez tokiko ekoizleen esku jarritako merkataritza plataformak merkataritza bide berri bat irekitzeko balio izan du, norberaren ekoizpena zuzenean Donostiako kontsumitzaileari saltzeko, sarean. Bi egunez egon da www.diaproductolocal.eus webgunea abian, eta 400 salmenta eragiketa inguru egin dira: gutxi gorabehera 10.000 euro balioa izan dutenak, guztira. Erosleek 6 euroko deskontua izan dute erosketa bakoitzeko, Donostia Sustapenak ordaindutakoak, eta eskarian beren etxeetan jaso dituzte, doan, kutsatzen ez duten ibilgailuak darabiltzan garraio jasangarriko Txita enpresaren bitartez.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Marisol Garemendiak, nabarmendu nahi izan zuenez, ?oso gustura gaude ekimenarekin, frogatu baita nekazaritzako elikagaien sektorea nahikoa heldua dela sareko merkatuan sartzeko. Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, apustua egiten du sektore horrentzako merkaturatze bide berriak esploratzeko, eta garbi dago sareko salmenta aukera bat dela honelako zalantza egoera batean eta, gainera, digitalizazio prozesuetan aurrerapauso bat dakar, lehenago edo beranduago enpresa guztiek egin beharko dutena etorkizuneko merkatu digitalean finkatzeko, edozein tamainakoak direla ere. Tokiko produktua kontsumitzea ingurumenarekin arduratsu izatea da, eta irauten laguntzen die gure enpresa eta negozioei. Hau da, lagundu egiten die gure ekonomiari eta lanpostuei. Gure aldetik, jarraitu egingo dugu tokiko ekoizleei laguntzen, digitalizatzea errazteko laguntza eta programen bitartez?.


DianoticiaContenido.jpg