Ostegun ekintzaileak

Deskribapena:

Azken helburua landa ingurunean ekintzaile izaera bultzatu eta, horren bitartez, jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea da

Programa EAEn landa ingurunean jarduera ekonomiko berri bati ekin nahi dion ororentzat da, berdin dela lehen sektorean izan edo beste jarduera eremu batean izan. Edizio honetan bost prestakuntza saio egingo dira, pertsona ekintzaileentzako Barnetegi bat ekain-uztailetan, eta landa eremuko ekintzaileen azken Topaketa bat azaroan.

Landa Eremuko Ostegun Ekintzaileak urte osorako prestakuntza eskaintza osatu bat dira, hil bakoitzeko azken ostegunerako planteatuta, hainbat eduki teorikorekin (Nire negozio ideia eraikiz, adimen emozionala praktikan, finantzak, sare sozialak, nola komunikatu nire negozioa), eta, gainera, saio bakoitzean, hurbileko esperientzia bat landuko da, bere ekintzailetza prozesua lehen pertsonan kontatuko duena.


Jueves de emprendimiento.jpg