Ekoeraginkortasunaren osteguna. Ekosteguna

Ekosteguna honen helburuak hauek dira:

  • ETE Zirkularraren laguntza berriak aurkeztea:
    • Helburua
    • Irismena eta hartzaileak
    • Baldintzak
    • Epeak
  • ETEen eta tarteko eragileen zalantzak
    • Ekosteguna hau ETEen erabaki hartzailei eta tarteko eragileen taldeei bideratuta dago.
    • Laguntza-programa honek ingurumen-erronkei erantzuna ematen dieten proiektuen –merkatukoei nahiz etorkizuneko erregulazioei lotutakoei– garapena finantzatuko du, aitortutako tresnak eta metodologiak aplikatuz.
    • Lan-modalitatea taldekakoa izango da, proiektu bakoitzeko gutxienez 5 ETEren parte-hartzearekin, ikaskuntza eta enpresen arteko lankidetzak konbinatuz, enpresa parte-hartzaileen arteko sinergiak sortuz eta banakako lanarekiko balio bereizgarria emanez. Proiektuen buru tarteko eragileak izango dira, hala nola klusterrak edo garapen-agentziak, proposamenak aurkezteko eta proiektuak koordinatzeko ardura izango dutenak
    • 1 milioi eurokoa izango da ETE Zirkularra ekimenaren barruko Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programa berri honek (1.000.000 €-ko zuzkidura) justifika daitezkeen gastuen % 100 finantzatuko du –gehienez ere 100.000 €-ko mugaraino proiektu bakoitzeko.

Egitaraua   2021/11/11

  • 10:00 - Irekiera. Ihobeko Ekonomia Zirkularraren Zuzendaria
  • 10:05 - ETE Zirkularraren laguntza berriak aurkezpena. Ihobekolantalde teknikoa
  • 10:45 - Eteen eta tarteko eragileen zalantzak
  • 11:25 - Itxiera

Inskripzioa eta informazio gehiago


EkoeraginkortasunarenOsteguna.png