Produktuan, prozesuan, merkatuan eta antolakuntzan berritzeko eta negozio-eredu berriak garatzeko proiektuak

Innobideak Lehiabide

Ekintzak definitu, aztertu eta diseinatzea euskal enpresak tamainaz handitzeko.

Programa honen helburua da enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzea, produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazio handiagoa lortzeko balioko duten proiektuak bultzatuz.

Innobideak Programa sortu zen premia ikusi zelako euskal enpresen lehiakortasuna mantentzeko, batez ere ETEena. Helburu hori lortu nahian, laguntza emango zaie COVID-19aren ondorengo egoerak dakartzan erronkei aurre egin eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen testuinguru disruptibo batean.

Helburu hori 3 laguntza-ildoren bidez egituratzen da: Innobideak Lehiabide, Innobideak Kudeabide eta Innobideak Pertsonak. Eta asmoa da gorago  aipatutako aldaketa garrantzitsuen ondoriozko premiei erantzutea, zeintzuek orobat aldatuko baitituzte produktu eta zerbitzuak, prozesuak, kudeaketa-moduak eta pertsonekiko harremanak.

Epeak
  • Hasiera data: 2021/04/20
  • Amaiera data: 2021/09/23, 24:00retan

Informazio gehiago


PrduktuenEreduBerriak.png