Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa eta lehiakortasun abantaila bezala

2020ko ekainaren 18an 09:30etatik 12:30etara

Eusko Jaurlaritzak, Jabetza Industriala eta Intelektualaren politika sustatuz, euskal enpresen berrikuntzaren estrategia indartzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzako berrikuntza estrategiari laguntzeko, SPRIk eta EUSKALITek arlo honetan laguntza emateko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan ezinbestekotzat jotzen den gai bati buruzko modulu berria sortu da, Jabetza Industrialean (patenteak, diseinuak, markak) eta Intelektualean oinarrituta, enpresek berrikuntza estrategiaren kudeaketari aurre egiteko modurik onena aztertzen laguntzeko diseinaturik.

Jardunaldi birtual honetan, jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa integrala egiteko giltzarririk garrantzitsuenak erakutsiko dira, prozesu berritzailearen barruan identifikatzen direnetik babestu eta balioa eman arte. Hartara, arlo horretako estrategiak baldintzatu ditzaketen alternatibak aztertuko dira.


Innobidean2.jpg