Innobideak Prestakuntza

Innobideak Prestakuntza: Negozio Eredua. Negozio ereduaren berrikuntza arrakastaren gako bezala.
  • 2020ko ekainaren 11an 09:30etatik 12:30etara
Negozio ereduak erakunde batek nola funtzionatzen duen adierazten du, eta zer modutan hartzen, sortzen eta ematen duen balioa, etengabe eta abiada handian aldatzen den testuinguru sozioekonomiko batean. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak bere negozio ereduan berrikuntza nola hurbiltzen den hausnartzeko.


Innobideak Prestakuntza: Berdintasuna: Zure enpresak berdintasunean egin behar duena
  • 2020ko ekainaren 16an 09:30etatik 12:30etara
Erakunde aurreratuek proiektu partekatu bat izan nahi dute, eta lankidetza esparru bat osatzen duten pertsona guztien artean, beren garapenerako giltzarriak eskainiz, aukera berdintasuna bermatuko duten politika eta prozesu gardenen bidez.  Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen den hausnartzeko.


Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa eta lehiakortasun abantaila bezala
  • 2020ko ekainaren 18an 09:30etatik 12:30etara
Eusko Jaurlaritzak, Jabetza Industriala eta Intelektualaren politika sustatuz, euskal enpresen berrikuntzaren estrategia indartzeko helburua du. Eusko Jaurlaritzako berrikuntza estrategiari laguntzeko, SPRIk eta EUSKALITek arlo honetan laguntza emateko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan ezinbestekotzat jotzen den gai bati buruzko modulu berria sortu da, Jabetza Industrialean (patenteak, diseinuak, markak) eta Intelektualean oinarrituta, enpresek berrikuntza estrategiaren kudeaketari aurre egiteko modurik onena aztertzen laguntzeko diseinaturik.


InnobideakPrestakuntza.jpg