Provider II edizioa

BEAZ, BIC Bizkaia eta Tknika erakundeek antolatutako PROVIDER proiektuaren 1. saioa ematea proposatzen dugu bideokonferentziaz.

PROVIDER proiektuaren helburua da hazten ari diren teknologiak lanbide heziketako ikasleei hurbiltzea, etorkizuneko fabrika hornituko duten negozio berriak sortzea sustatzeko.

Lehenengo saioan gai hau landuko da: ?Eraldaketa digitala: Blockchain. Big Data. IoT edo gauzen Internet?.

Proposatzen dugun jardueraren programa honako hau da:
  • PROVIDER proiektuaren aurkezpena BEAZ (Amaia Rejo eta Amaia Romero) eta TKNIKA (Pili Alonso) erakundeen eskutik.
  • Landuko den teknologiaren definizioa eta erabilerak, kasu honetan: ?Eraldaketa digitala: Big Data. IoT edo gauzen Internet?, Kaytek enpresaren eskutik (Manu FandiƱo).
  • Praktika teknologikoa, Kaytek enpresak gidatuta.
  • Galderak eta erantzunak.
  • Beste esperientzia ekintzaile batzuk: Eusko Blockchain enpresa, Innitius (Ruben Molina).
  • Jarduera aurrez aurrekoa izango da Bizkaiko hainbat zentrotako lanbide heziketako 20 ikaslerentzat, eta BIC Bizkaian egingo da, Zamudioko Teknologia Parkean.

Provider2.png