SPRI Taldeak handitu egin du digitalizazio, zibersegurtasun industrial eta adimen artifizialaren aplikazio arloetako laguntzen aurrekontua eta luzatu egin du eskaerak egiteko epea

Euskal enpresek denbora gehiago izango dute laguntzak eskatzeko digitalizaziorako, adimen artifiziala aplikatzeko eta zibersegurtasun industrialerako, luzatu egin delako programa horien irekiera-epea, gainera, handitu egin da euren aurrekontua.  Eskaerak SPRI Taldeak kudeatzen ditu, eskaera horiek egiteko epea zabalik egongo da urrira eta azarora arte, eta aurrekontu globala 9,6 milioi eurotik 12,6 milioiraino igo da.

Industria Digitala programarekin enpresen digitalizazioa bultzatu nahi da, EIKTak txertatuz enpresa industrialetan eta zerbitzuei loturikoetan, eta 5,1 milioitik 6,1 milioi eurora handitu da bere aurrekontua. Bestalde, eskaerak aurkezteko epea urriaren 22ra arte luzatu da.

Zibersegurtasun industrialeko programaren  aurrekontua 2,5 milioitik 3,5 milioira handitu da, eta 18.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango zaizkie zibersegurtasun arloko neurriak aplikatzen dituzten enpresa industrialei. Bere helburua da zibererasoen aurkako babesa sustatzea eta zibersegurtasuna lehiakortasun-abantaila gisa aprobetxatzea. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 26an amaituko da.

Adimen Artifizialeko programak hiru milioi euro banatuko ditu (lehen 2 milioiko aurrekontua zuen), eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 26ra arte luzatuko da kasu honetan ere. Bere helburua da Adimen Artifizialeko teknologiak ezartzeko proiektuak babestea, laguntzak banatuz zerbitzu zein konponbide komertzialetan Adimen Artifiziala aplikatzeko proiektuei. Proiektu horiek frogatu beharko dute Adimen Artifizialeko algoritmoak erabiltzen dituztela Machine learning, Deep learning eta Ikusmen Artifiziala bezalako esparruetan.

Informazio gehiago


OsoETEzaleakGara.jpg