Global Innovation Day ekimenak 100 berrikuntza-kasu praktiko aurkeztuko ditu krisiei aurre egiteko
- 2020ko Urriaren 29a (-ek argitaratua)
Gaixotasunen aurkako borrokarako soluzio informatikoak eta diseinuak, ingeniaritza iraunkorra, helburu sozialak dituzten mugikorreko aplikazioak, berrikuntza demokratikoa helburu duten proiektu instituzionalak, baliabide biologikoen eta energiaren berrerabilera, marketin solidarioko ekimenak? Berrikuntzaren Euskal Agentziak ehun bat kasu praktiko jaso ditu, %70 Bizkaitik. Horietan guztietan, begirada berritzaile batek balio izan du hainbat erronka ?hala nola gaur egungo osasun krisia? arrakastaz gainditzeko, finantza-arazo jakinei aurre egiteko, zailtasun ekonomiko globalei edo edonolako aldaketei konponbidea emateko? Euskal erakunde ugarik bidali dituzte beren proposamenak: enpresa pribatuek, ikerketa eta garapen arloko eragileek, I+G+b arlokoek, elkarteek, hezkuntza zentroek, erakunde zibiko-sozialek eta administrazio publikoek. Hainbat esparrutan gauzatu dira berrikuntza eta esku-hartzeak: barne antolaketan, eraldaketa teknologikoan, estrategia orokorrean eta produkzio-sisteman.
Irakurri gehiago