EUSKADI BONO DENDA

Orain, zure establezimendua atxiki dakioke EUSKADI BONO DENDA programari. Pizgarri programa bat da EAE osoarentzat, Euskadiko herritarren eskura dauden deskontu-bonuen bidez, Euskadiko lurralde-eremu osoan kanpainari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko.

ATXIKITZEKO EPEA
2020ko urriaren 6tik urriaren 27ra.

ZERTAN DATZA?

  • “Euskadi bono-comercio/Euskadi bono-denda” horietako bakoitza deskontu- bonutzat hartuko da, 10 euroko balioarekin, atxikitako establezimenduetan gutxienez 30 euroko erosketa baten gainean. 
    • Ez dago paperezko bonorik. Deskontu-bonuak establezimenduek berek aplikatuko dituzte, EAEn bizi direla egiaztatu, adina eta ondasunak eskuratzeko unean onuradunak identifikatu ondoren. Alde horretatik, erakunde laguntzaileak beharrezko mekanismoak jarriko ditu atal honetan adierazitakoa bermatzeko eta egiaztatzeko.
    • Programari atxikitako saltokiek deskontu-bonuen kopuru jakin bat eskuratu ahal izango dute, aurreikusitako plataforma teknologikoaren bidez. Plataformaren bidez, deskontua aplikatzeko eta konpentsatzeko eragiketa guztiak egingo dira.
  • Pertsona bakoitzak gehienez lau deskontu-bonu gehi ditzake, berrogei euroko balioarekin. Deskontu-bonu horiek establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu onuradun bakoitzak.
    • Saltokiek pertsona fisiko onuradunaren datuekin beteko dute bonua, pertsona bakoitzeko 4 bonuren muga kontrolatzeko, eta erosketa-tiketaren kopia bat erantsiko dute. Saltokiek ezin izango dute bonurik erreserbatu edo gorde beren bezeroentzat.
    • Atxikitako establezimendu eta enpresek, egiten duten eragiketa bakoitzeko, onuradunaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentua erantsi beharko dute plataforman, bai eta deskontu-bonua erabiltzeko behar diren zenbatekoak justifikatzen dituen faktura ere. Halaber, plataforma horretan gorde, kontabilizatu eta ordainduko dira atxikitako establezimendu edo enpresa bakoitzeko aplikatutako deskontu-bonuak.

Informazio gehiago


EuskadiBonoDendaCampana.jpg