Une zaila da, baina horrek ez du esan nahi onena ez denik!

La Boca PizzeriaBruno Mercanti, Barrutialde ikastetxeko ikasle ohia da. Argentinatik etorritako ekintzaile honek, Lanbide Heziketaren aldeko apustua egin zuen. Gaur egun, Fabrikazio Mekanikoko goi-mailako Teknikaria da, halere, beti izan du bere pizzeria sortzeko grina, txikitatik ezagutu duelako Argentinara joandako italiarren gastronomia.

Bere esanetan ?momentu txarra da, baina horrek ez du esan nahi onena ez denik?. Ekintzaile hau eta bere bazkidea den, Nicolas Andraka, "La Boca" pizzeria-taberna irekitzera ausartu dira Gernikan.

Buenos Aireseko auzo italiarretik dator tabernaren izena, itsasoan lan egiten zuten italiarren auzoa izan zen hasiera batean, haiek itsasontziak margozten zituzten eta soberan zuten pintura euren etxeak margozteko erabiltzen zuten. Auzoari identitatea ematen dioten kolore horiek "La Boca" tabernan ere aurki ditzakegu.

Italiako produktuekin egindako pizza artisauak egiten dituzte "La Bocan", baina argentinar erara. 

La Boca Pizzeria

La Boca Pizzeria

Haien produktuak tabernan saltzeaz aparte, etxez-etxeko zerbitzua ere eskaintzen dute. 
Zorte on zuen erronka berri honetan!

IES Barrutialde BHI. Urratsbat enpresak sortzen

Imágenes noticias UrratsbatSarea.png