Urratsbat saridun enpreseei elkarrizketa: MIMAI

Enpresaren aurkezpen laburra: izena, jarduera, langile kopurua, sustatzaileak?

Mimai diseño de la mirada begiradaren diseinua lantzen duen zentro esklusibo bat da. Bekainak eta betileak pertsonaren arabera eta tratamendu berritzaileak baliatuz lantzen ditugu, aurpegiari harmonia handiagoa emateko.
Covid-19aren egoera dela eta, emakumezko bi langile gara, eta haietako bat sustatzailea. 



Lanbide Heziketak Urratsbat Sariaren bidez egindako onarpenak zer suposatzen du enpresarentzat?
Harro eta pozez gaude ikusteaz Urratsbat programak balioetsi egin duela denbora luzean egin dugun ahalegina.

Martxan daramazuen denboraz ¿zer azpimarratuko zenuke?

Mimai asko hazi egin da oso denbora laburrean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro aitortu bat gara. Nabarmenduko nuke begirada diseinatzen duen zentro esklusibo gisa izan dugun posizionamendua. 

Egoera sozio-ekonomiko berriari nola aurre egingo diozu-diozue? Aldaketaren bat sartzea aurreikusten duzue-duzu?

Oraingoz, gure lan-protokoloko jarraibide batzuk eraldatu ditugu, eta ahalegin are handiagoa jarri dugu higienean eta esterilizazioan, bezeroen eta langileen segurtasuna lehenetsiz. 

Hemendik 5 urtetara non ikusten duzu-duzue zure-zuen burua?

Lan-ahalmen handiagoko Mimai bat sortu nahi nuke, estetika eta edertasunari buruzko zerbitzu gehiago eskaini, eta estatu osoan aitortua den zentroa izan.

MIMAI_SariaElkarrizketa.png