Enpresak - Enpresa sendotzeko programa
- 2020ko Azaroaren 03a (-ek argitaratua)
Enpresa sendotzeko programak enpresa sortu berrien iraupena luzatzeko helburua du. Programa zuzendua dago sendotu, hedatu edo merkatu berriak bilatu beharra duten enpresei edo lehiakortasuna hobetu beharra dutenei. Izan ere, pertsona ekintzaileak aurre egin behar dien erronka handi gehienak hasten dira enpresa martxan dagoenean.
Enpresa sendotzeko lantegiak
Edizio honetan programak 2 lantegi eskaintzen ditu, enpresa-arlo hauekin lotuta: estrategia-marketinga eta finantzak.
Prestakuntza-atal labur batek (4 ordu, 9.30 - 13.30) eta banakako aholkularitzak (2 ordukoa, aholkulariarekin adostuta), osatzen dute lantegi bakoitza.
Hartara, parte hartzen duten enpresek aukerak antzeman ahalko dituzte, hobekuntza plana garatu eta kudeaketa tresna egokiak erabili, aholkulari espezializatu baten laguntza pertsonalizatuarekin.