Ekintzaileentza - Lanbideren laguntzak pertsona ekintzaileentzat

Eusko Jaurlaritza, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, ekintzaileei laguntzeko deialdi berri bat jarri du abian, enpresa-proiektu baten garapena osatzen duten etapetako bakoitzerako: Ideiaren sorrera, ideia hori bideragarritasun plan batean mamitzea eta jarduera hastea, proiektua ezartzen eta enpresa finkatzen laguntzen duten ekintzak.

Xedea:

Ekintzailetzaren tokiko proiektuen esparruan, berariaz enpresa-ideiaren bat sortzen, aztertzen eta egituratzen diharduten balizko ekintzaileei 2018an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea.

Eskatzaileak

Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena.

Eskabideak Lanbidek baimendutako entitateen (PDF, 128 KB) bidez aurkeztu beharko dira esklusiboki, eta entitate horiek bideratuko dituzte Lanbidera.

Prestazioa

Sustatzaileak: Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

Betebeharrak
  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
  • Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.
  • Enpresa edo negozio berri bat edozein jarduera-arlotan garatzeko ideia bat izatea.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman ez izana.
  • Enpresa-ideia aztertzeko eta garatzeko zereginetan arduraldi esklusiboan jardutea.
  • Enpresa-ideia sortze eta garatze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea.
  • Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.
  • Aurreko deialdietan, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak).

LanbideEkintzaileentzakoLaguntzak.png