Moda sektoreak ezagutzen ditu Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotzeko laguntza eta zerbitzuak
- 2020ko Otsailaren 26a (-ek argitaratua)
Finantzaketa eta laguntza teknikoa izan dira kolektibo horri gehien interesatu zaizkion gaiak
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak jardunaldi monografiko bat antolatu du, nazioartekotzeko zerbitzu eta laguntzen berri emateko modaren euskal sektoreari. Ekimen honen helburua da kolektibo horretako profesionalek jakin dezatela zeintzuk diren administrazio publikoko solaskideak atzerrira irteteko prozesuan eta zeintzuk diren enpresa eta kolektibo gisa eskuratu ditzaketen laguntzak.
Ainhoa Ondarzabalek, Basque Trade & Investment agentziako zuzendariak, agentzia aurkeztu du eta hizpide hartu ditu bertan zein atzerrian eskaintzen diren baliabideak, hau da, 70etik gora herrialdetan presente dagoen eta euskal enpresentzat lanean ari den Kanpo SAREA. Ondarzabalek azaldu du zeintzuk diren moda sektoreko enpresentzat eskaintzen diren zerbitzuak eta garatu nahi dituzten proiektuentzako finantzaketa-laguntzak.