Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, telelana aholkatu eta ezartzeko INPLANTALARIAK zerbitzua jarri du abian, autonomoen eta ETEen eskura, beren etxetik jarduerarekin edo haren zati batekin jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.

Zerbitzu hori doakoa izango da, eta autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitza-esperientzia handia duen teknologia-aholkulari talde batek emango du modu telematikoan. Horri esker, enpresan tresna teknologikoak modu eraginkorrean ezartzeko eta erabiltzeko moduari buruzko balio-ezagutza izango du, telelana bermeekin eta segurtasunarekin ezartzea lortzeko.


TELELANARI buruzko aholkularitza eta berehalako ezarpena Euskadiko autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzat


Telelana.jpg