Eusko Jaurlaritzak 2,6 milioi euroko laguntza eman du kulturarako

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euroko laguntza sorta bat jarri du abian kultura-sektorea laguntzeko, alarma-egoera eta osasun-larrialdiaren ondorioak direla eta

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euroko laguntza sorta bat aurkeztu du, gaur goizean, kultura-sektorea laguntzeko Covid-19ak sortutako alarma-egoeraren eta bizi izan den osasun-larrialdiaren ondorioen aurrean. Laguntza multzo horrek bi ardatz ditu. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak kultura-sektoreko mikroETEentzako diru-laguntza deialdi berri bat jarriko du abian hurrengo egunetan, enpresen gastu finkoak edo egiturakoak arintzen laguntzeko, 2 milioi euroko aurrekontu batez. Bestetik, Sailak bost laguntza lerro jarriko ditu martxan, guztira 645.000 euroko aurrekontua dutenak, bost arlotan eragiteko: liburugintza, ilustrazioa, zinema-ekoizpena, arte plastikoen sorkuntza eta musika-ondarearen katalogazioa-digitalizazioa.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azaldu ditu laguntza sorta honen xehetasunak, Joxean MuƱoz Kulturako sailburuordearekin eta Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendariarekin batera. Ekitaldian Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendaria eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria ere izan dira. Sailburuak azaldu duenez, kulturaren arloa ?kaltetuenetako bat izan da Covid-19aren hedapena gelditzeko hartutako neurrien ondorioz?.


Kult2020.jpg