Eusko Jaurlaritzak sarbidea erraztu die euskal enpresei teknologia digitalak probatzeko azpiegituretara, aurre egin diezaieten industria adimendunaren erronkei

Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen laguntza-programa berriak sarbidea erraztuko die euskal enpresei (batez ere ETEei) gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak eskuratzeko, beharrezkoak baitira industria adimendunak fabrikazio digital eta jasangarriaren arloan ekarriko dituen erronkei aurre egiteko; hala, enpresek aukera izango dute eboluzionatzeko eta lehiakorragoak izateko. Beraz, euskal enpresek posible izango dute esperimentazio eta probetarako azpiegiturak erabiltzea industria adimendunaren erronkei aurre egin ahal izateko.

Enpresek Basque Digital Innovation Hub ?BDIH-Konexio? programako laguntzak eskatu ahal izango dituzte irailaren 22tik. 450.000 euro bideratu dira ekimen horretara eta SPRI Taldeak kudeatzen duen Basque Industry 4.0 Estrategiaren barruan kokatzen da.


Konexioa.jpg