Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bere laguntzei buruzko zuzeneko informazioa emango die euskal enpresei

Euskal enpresek Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021ean eskainiko dituen laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa jasoko dute otsailaren 24, 25 eta 26an egingo diren hiru jardunaldi telematikoren bitartez. Aurkezpen horietan, kasuan kasuko sailburuordeek programa hauen inguruko xehetasun guztiak emango dituzte: I+G, Teknologia, Ekintzailetza, Energia, Industria, Nazioartekotzea, Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena, Lehen Sektorea, Elikadurako Industria eta Jasangarritasuna.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estibaliz Hernaezek hilaren 24ko lehen jardunaldian (izena emateko epea zabalik dago jadanik) parte hartuko du bere saileko hainbat zuzendarirekin batera, non hizpide hartuko dituen ikerketako, berrikuntzako, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako programak. Helburua da Euskadi Europa mailako berrikuntza-gune izan dadila, enpresa teknologikoen sorkuntza % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan aritzen diren nazioarteko startup-en trakzio-ekosistema  bihurtzea.


somosmuydepyme1.jpg