EIT Food partzuergoak nekazaritzako elikagaien ideia berritzaileak bilatzen ditu
- 2020ko Otsailaren 27a (-ek argitaratua)
- Sei hilabetez, enpresa sortu berriek prestakuntza jasoko dute beraien bezeroen beharrak hobeto ulertzeko eta beraien negozio-ideiak balioztatzeko, 10.000 ?arteko finantzazioa eta beste 20.000 ?-ra iristeko aukera.
- Seedbed 2020 programak bere egoitzetako bat izango du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, eta 10 ekintzaile izango ditu. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago martxoaren 15era arte.
- AZTIk ideia edo enpresa gazteei zuzendutako programa honetan parte hartzen du, nekazaritzako elikagaien sektorean negozio bideragarri eta berritzaileak bihurtzeko aukera emateko.