Berrikuntzako kasu praktikoen deialdia

Zure erakundeak berrikuntzako ekimen edo esperientziarik jarri al du martxan azken hiru urteotan (2019-2021), eta proiektuak emaitza onak izan al ditu? Berrikuntzaren Euskal Agentzian berrikuntzaren bila gabiltza, aldaketa garai hauetan.

Berrikuntzaren eta negozio-aukeren hiru esparru hartu dituzte ardatz, eta gutxienez horietako batekin lotura duten edo horiekin bat datozen kasuak bilatzen ari dira, emaitza onak izan dituzten kasuak. Hauek dira hiru esparruak:
  • Eraldaketa digitala
  • Iraunkortasuna
  • Konpromisoa eta eraldaketa soziala
Sei ekimen berritzaile onenak Global Innovation Day jardunaldiaren hurrengo edizioan aurkeztuko dira, azaroan, eta hautatutako kasu guztiak gure Kasu Praktikoen Bankuan jasoko dira. Uztailaren 16ra arte aurkez dezakezu zure ekimena.

Innobasque1105.jpg