Berrikuntzako kasu praktikoen deialdia

Berrikuntzako kasu praktikoen bila gabiltza, aldaketa garaietan!

Zure erakundeak berrikuntzako ekimen edo esperientziarik jarri al du martxan azken hiru urteotan (2019-2021), eta proiektuak emaitza onak izan al ditu? Berrikuntzaren Euskal Agentzian berrikuntzaren bila gabiltza, aldaketa garai hauetan.

Berrikuntzaren eta negozio-aukeren hiru esparru hartu ditugu ardatz, eta gutxienez horietako batekin lotura duten edo horiekin bat datozen kasuak bilatzen ari gara, emaitza onak izan dituzten kasuak. Hauek dira hiru esparruak:

  • Eraldaketa digitala
  • Iraunkortasuna
  • Konpromisoa eta eraldaketa soziala

Sei ekimen berritzaile onenak Global Innovation Day jardunaldiaren hurrengo edizioan aurkeztuko dira, azaroan, eta hautatutako kasu guztiak gure Kasu Praktikoen Bankuan jasoko dira.
Ezagutu Global Innovation Day 2020 jardunaldian aurkeztu ziren berrikuntzako kasu praktikoak

Kasu praktikoen lehen deialdian ehun bat kasu praktiko jaso ziren, guztiak ere krisi-egoerak arrakastaz gainditu zituzten ekimenak.

Kontsultatu krisi-egoerei aurre egiten jakin zuten kasu praktiko berritzaileen zerrenda. Iazko kasu praktikoen deialdian aurkeztutako ekimen eta proposamenak dira guztiak.


GlobalInnovationDay.jpg