Merkataritza eta ostalaritza - Dietetika eta nutrizioari buruzko aholkularitza profesionala

Zerbitzuak merkataritza eta ostalaritza sektorea profesionalizatzen jarraitzeko xedea du, gaitasuna eta lehiakortasuna sustatzeko tresnak eskainiz. Elikagaien merkataritza, Ostalaritza eta janarien prestaketaren alorreko negozioetan diharduten langileak gaituz balio erantsia ematea lortu nahi da. Enpresen kalitatea hobetzea da asmoa, eskaintzen duten zerbitzua desberdindu ahal izateko, azken helburua lehiakortasuna hobetzen laguntzea delarik.

Zehazkiago, banakako aholkularitza zerbitzu pertsonalizatu eta doakoa eskainiko da, alor hauetako batean edo gehiagotan:

  • Saltokian lan egiten dutenek elikadura begano, begetariano eta/edo iraunkorraz dituzten ezagutzak indartzea. Informazio gehiago.
  • Saltokian lan egiten dutenek elikadura alergia, intolerantzia eta/edo patologiez dituzten ezagutzak indartzea.
  • Informazioa, prestakuntza eta tresnak eskaintzea menu eta plater orekatuak prestatu edo hobetzeko.
  • Informazioa, prestakuntza eta jarraibideak eskaintzea elikadura kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko.
  • Negozioa desberdintzeko elikadura estrategiak diseinatzeko eta ezartzeko tutoretza.

Eta oro har, dietetika eta nutrizioarekin lotutako informazioa ematea.

Nori zuzendua
Gasteizko ostalaritza-establezimenduak, hotelak eta janari-saltokiak: bezeroentzako janariak prestatzen dituzten establezimend oro, direla pintxoak, gosariak, bazkariak, askariak edo afariak.

Zerbitzuaren deskribapena

  • Nutrizionista aditu baten doako aholkularitza.
  • Establezimenduan janaria prestatzen diharduten pertsona guztiei emango zaie aurrez aurreko aholkularitza, establezimenduan bertan, 5 orduz gehienez.
  • Aholkularitza pertsonalizatua izango da. Establezimenduei lagunduko diegu ezagutzak eskuratzen, horiek praktikan jartzen edo/eta zerbitzu gastronomikoa hobetzen.

Denbora optimizatzea eta establezimendu bakoitzaren premia bereziei erantzutea da asmoa; orobat, bete ezin izan diren beharrak jasoko dira, hurrengo batean horiek bete ditzaketen jarduerak eta zerbitzuak diseinatze aldera.

Ostalaritza-establezimenduei eta janari-saltokiei laguntzea eta haien lana erraztea da gure helburu nagusia, beren negozioei balio handiagoa eman diezaieten.

Informazioa eta eskaerak


ComercioHostelería.png