Gipuzkoako Bazkundeak 150 ikastarotik gora antolatu ditu lehenengo sehileko honetan Gipuzkoako enpresen leihakortasuna sustatzeko

Beste urte batez Gipuzkoako Bazkundeak ikastaro ugari antolatu ditu lehenengo sehileko honetarako, Gipuzkoako profesionalak eta zuzendariak trebatzeko, eta bide batez Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna sustatzeko.

Aurkeztutako prestakuntza enpresen arlo eta departamendu ezberdinen beharrei erantzuteko bideratuta dago. Prestakuntza eskaintza anitza da, mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta graudondoko programak. Horrela, Administrazio kontseiluei eta Errektore Kontseiluei zuzendutako tailerrak, familia enpresentzat prestakuntza espezializatua eta zuzendari eta agintarientzat gaitasun garapeneko prestakuntza.


CamaraGipuzkoa.jpg