Elektrizitateko bonu soziala
- 2020ko Maiatzaren 14a (-ek argitaratua)
Zer da bonu soziala?
Elektrizitatearen bonu soziala faktura elektrikoan deskontua da.
- % 25, ezarritako baldintzak betetzen dituzten kontsumitzaile ahulentzat.
- % 40, ezarritako baldintzak betetzen dituzten kontsumitzaile ahul eta larrientzat.
- Gainera, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagoen kontsumitzailea bada, gutxienez fakturaren %50 ordaintzen duten administrazio autonomiko edo lokal bateko gizarte-zerbitzuak artatzen ari direlako, ez zaio faktura elektrikoari aurre egin beharko eta, ordainketari aurre egiteko aldi baterako ezintasuna izanez gero, ezin izango da hornidura elektrikoa eten.
- COVID-19: Onuradun berriak. Kontsumitzaile ahulak izanen dira eta % 25eko deskontua izanen dute faktura elektrikoan:
- COVID-19ren ondorioz jarduera utzi duten langile autonomoak, ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
- Langile autonomoak, COVID 19ren ondorioz beren fakturazioa% 75 gutxitu badute aurreko seihilekoarekin alderatuta, ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Zein dira hori eskatzeko baldintzak?