Birziplastic
- 2021ko Apirilaren 29a (-ek argitaratua)
Mikel eta Unai Birziplastic enpresako bi bazkideak dira eta Provider saria irabazi zuten 2019/20 ikasturtean. Enpresa honek plastiko teknikoak birziklatzen lan egiten du, izan ere plastiko hauek zabortegira joango lirateke bi ekintzaile hauek ekonomia zirkularrean egiten duten lanari esker izango ez balitz. Beraiek egindako lanarekin, plastikoen %95ak erabilgarri izaten jarraitzen dute.
Provider programa helburu bikoitzarekin jaio da. Alde batetik, LHko ikaslegoa teknologia berrietan sensibilizatzea eta bestetik, ikasleek dituzten ideiak entzun eta Urratsbat progamarekin batera, enpresa proiektuak aurrera eramaten laguntzea.
Mikelek esaten digun lehenengo esaldia hau da "Ez zaitez lotsatu zure porrotengatik, ikas ezazu haiengandik eta has zaitez berriro (Richard Branson)". Bera filosofia honen oso adibide on bat da, dudarik gabe. Proiektu mekanikoen garapenaren goi mailako ziklo bat Salesianos Deustun ikasi eta gero lan munduan sartu zen. Enpresa ezberdinetan lan egin du, besteren kontura, azkena, Ibertian (injekzio plastikoko moldeak). Bertan, moldeen kalkaitzaile bezala lan egiten hasi zen eta proiektu buru eta laborategi arduradun izaten amaitu zuen.
2015ean, bere enpresa montatzea erabaki zuen bere anaiarekin batera, Telkon (lan bertikalak) izenekoa, Mikelek arlo honetan esperientziarik ez izan arren. Momentu batean 17 langile izatera heldu ziren eta berak dioen bezala, etekin nagusia egiten zuenarekin disfrutatzea zen. Enpresak porrot egin zuen baina esperientzia honi esker bere oraingo bazkidea, Unai, ezagutu zuen. Elkarrekin Birziplastic sortzearen abenturarekin hasi ziren.
Provider saria aukera aparta izan da, ez bakarrik diru-laguntzarengatik,baita ere BEAZ-ek bideratutako laguntza eta aholkularitza jasotzeko posibilitatea izan baitute. Ekintzailetza arloan adituak direnekin elkarlana izateko aukera izan dute eta bai Mikelek zein Unaik oso era positiboan baloratu dute laguntza hau.
Negozio-ideia bat dutenentzat aurrera eraman ahal izateko bi ekintzaile hauek ematen duten aholkua zera hau da: porrotari beldurrik ez izatea. Huts egiteak aurrera egiten laguntzen du. Ondo aholkatuko gaituen pertsonak izatea behar da, Euskadin eta bereziki Bizkaian ditugun diru-laguntzak aprobetxatu behar dira, baina ekintzailearen benetako motorra bere proiektua aurrera eramateko ilusioa izan behar da. Eskerrik asko, Mikel eta Unai. Oso interesgarria iruditu zaigu zuen esperientzia.