BBK VENTURE PHILANTHROPY
- 2020ko Uztailaren 08a (-ek argitaratua)
BBK Venture Philanthropy programaren helburua da Bizkaian gizarte- eta ingurumen-eragin edo inpaktuko ekintzailetza eta inbertsioa sustatzea. Proiektu finalistak Ship2b-rekin batera garatu den azelerazio-programa pertsonalizatu batez baliatu ahal izango dira, baita programa horretarako BBK-k 100.000 ?rekin hornitu duen finantzaketa-funts berezi batez ere.
Gizarte- eta ingurumen-eragin edo inpaktuko proiektuak bilatzen ditugu:
- Negozio-eredu errentagarria edo autosostengagarria dutenak.
- Ideia berritzaile batean oinarritzen direnak.
- Eskalagarritasunaren bidez eragin edo inpaktu handia lortzen dutenak.
- Startup-ek edo gizarte-erakundeetako barne-ekintzaileek bultzatutakoak direnak.