B-Venture: Une egokia enpresak sortzeko

Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzako zuzendariak, Up Euskadi ataria, BIC zentroen sarea eta BIND 4.0 plataforma nabarmendu ditu B-Venture kongresuaren inaugurazioan Euskadiko ekosistema ekintzailea bultzatzeko tresna bezala
Correo Taldeak antolatuta eta SPRI Taldearen babesarekin Bilbon egiten den Be Venture ekintzailetza-kongresuak argi utzi du une egokia dela enpresak sortzeko eta ikusgai jarri du euskal ekintzailetzaren ekosistema. “Inbertsioa eskuratzeko prozesua asko aldatu da duela 15 urtetik hona: duela 15 urte ez zegoen inbertitzailerik, eta korporazioek laguntza gutxi ematen zuten. Orain, ekintzailetzaren zikloak laburragoak dira eta une egokiena da. Merkatuan badago proiektuak martxan jartzeko dirua” adierazi du Miguel Ariasek, Telefónicako Ekintzailetzako zuzendari ohiak eta orain enpresa gorakorrei laguntzeko inbertsio funts bateko kideak.

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak eman dio hasiera ekitaldiari, zeinak esan baitu ekintzailetza izan dela “historikoki gure enpresen lan egiteko modua. Argi geratu da ekintzailetza teknologikoa bultzatzea pizgarri bat dela enpresak eta sektore tradizionalak eraldatzeko”.

Madariagak esan du enpresa handiek gero eta gehiago kolaboratzen dutela konpainia gorakorrekin, eta horrela posible dela korporazioen eraldaketa digitaleko prozesuak azkartzea. “Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk –Foru Aldundiekin lankidetzan- badituzte gure ekosistema ekintzailea sustatzeko hainbat tresna: Up Euskadi ataria, BIC zentroen sarea edo BIND 4.0 plataforma, adibidez”.

Miguel Arias ekintzaileak ekintzailetzaren zutabetzat hartzen diren hiru faseak igaro ditu bere ibilbidean: ekintzailea izan zen duela 15 urte, gero korporazio handi batean lan egin zuen, eta duela hilabete batzuetatik inbertitzailea da. “Etapa desberdinak dira. Lehenengoan gorabehera asko izaten dira; aldiz, korporazioaren fasea egonkorragoa da”.

Irakurri gehiago


B_Venture.jpg