Basauri eta Etxebarriko enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak 2020-2021
- 2020ko Azaroaren 12a (-ek argitaratua)
Basauri eta Etxebarriko enpresek euren gaitasunak hobetzeko beste baliabide bat dute. Behargintza Basauri-Etxebarri udal zerbitzuak azaroaren 2tik aurrera laguntza lerro bat abian jarriko du enpresek hainbat arlotan berrikuntza proiektuak landu ditzaten.
Deialdi hau 50 langile baino gutxiagoko enpresei eginikoa da. Gastuaren % 80ko diru-laguntza emanda, oinarrietan zehaztutako esparruetan proiektuak diseinatu edota garatzeko beharrezko laguntza teknikoa finantzatuko da.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 31n bukatuko da.