Enpresentzako laguntzak - Gasteizen lan-kontratazioak egiteko laguntza ekonomikoak

Gasteizen ohiko lan-merkatuko lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratazioa sustatu eta erraztera zuzendutako laguntza ekonomikoak, bereziki, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonena.

Ezaugarriak
  • 2020ko uztailaren 1etik 2021eko apirilaren 1era bitartean egindako kontratazioetarako diru-laguntza. Diruz lagun daitekeen aldia 2021eko ekainaren 30ean amaituko da.
  • Diruz lagun daitezkeen kontratuen gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da, eta gutxieneko lanaldia % 50ekoa. Laguntza kontratuaren iraupenarekiko eta lanaldiarekiko proportzionala izango da. Diruz lagundu daitekeen gehieneko aldia 6 hilabetekoa da.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa 1.500 eta 9.000 euro artekoa izango da, honako hauen arabera: kontratatutako pertsona kolektibo jakin batzuen parte den, zein den kontratuaren iraupena diruz lagundu daitekeen aldiaren barruan eta lanaldiaren %. Kasu guztietan, kopuru horiek % 10 igoko dira kontratuak emakumeei egiten zaizkienean.
  • Ez dago enpresa bakoitzak diruz lagundutako kontratuen eta eskaeren mugarik.
Epeak

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epeak:
  • 2020ko abenduaren 24tik 2021eko otsailaren 15era arte.
  • 2021eko otsailaren 16tik 2021eko apirilaren 14ra arte.
  • 2021eko apirilaren 15etik 2021eko ekainaren 30era arte.
Informazio gehiago

gi_66738.png